2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

Sare euskalduna giltzarri

Berrian argitaratutako artikulua, hemen.

Halaxe dio euskara ikasten ari diren ingurunea aztertu duen ikerketak... 

Euskaldunon belaunaldi gazteak, 50 urtetik beherakoak, ia erdia hiztun berriak dira, euskara eskolan edota euskaltegian ikasi dutenak, alegia. 

Eta ikasketa prozesu horretan, inguru euskalduna izateak berebiziko garrantzia du, ikasten den hori guztia praktikan jartzeko aukera ematen duelako, gelakoa benetazko eta bizi bilakatzen duelako...

Badakit lehenago ere esana dugula, baina 
gure ingurua arnasgune da,
eta gu,
euskaldunok,
euskaldun izan nahi dutenentzako
oxigeno berria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina