2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

Zikoinak zinema aretoetan


Aspaldi esan ziguten haurrak ez dituztela zikoinek Parisetik ekartzen, baina, jakina denez, zurrumurru bat bolo-bolo zabaltzen bada, oso zail da berria gezurtatzea.

Filme honetako protagonisten zeregina hori ere badela esan genezake... edo ez... Oraingoan haurrak baino, interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak banatzea da haien lana, baila Juniorrek, konpainiako banatzailerik onenak, hankasartze bat egingo du, oharkabean umeak egiteko makina aktibatuko baitu. Hortik aurrera... Komeriak!

Zinema Euskaraz programak euskara komunikazio kultural gisa erabiltzeaz batera, aisialdian normalizazioa bultzatzea du helburu; ildo horretan, gaur zinema aretoetara iritsiko den Zikoinak aurten diruz laguntzen den hamaikagarren filma da. Aurreko hamarren izenburuak ezagutzen? 

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

Imanol Urbietari

Hogei bat urte izango dira harrezkero, baina ez daukat ahazteko Ran roberran mendira joan ginen arratsalde hartakoa. Bidean, baserri bitxi batean, akerra ikusi genuen baratzean jaten eta alboan betaurrekodun asto bat. Haiei begira gaudela, non entzuten ditugun oilarrak kukurruku, katuak miau-miau… Eta kanta, kanta, kanta, kantari aurrera segi genuen. Ran roberretik jaitsi eta belartzan oinez hasi; poltsikoan eskuak, oinak arrastaka, “luzea da bidea?” galdetuz. Tipi-tapa, tipi-tapa, ezustekoa hankapean; tximeleta mendian lore baten gainean! Orduan azaldu zenigun tximeletak harrapatzeko uztaiak gora-gora altxatu behar direla, lurretik zerura; jira alde batera eta gero bestera. Bat-batean, non gerturatzen zaigun zaldi pintto bat trostan; “Mac Mikel badoa!” esan zenuen. Atzetik zihoakion Jon Braun, indio txiki bat zen Jon Braun.

Ni, orduko argazkietan, txiki-txiki-txikia ikusten naizenean, zurekin akordatzen naiz, Manolo. Non ote zabiltza? “Ibiltzen, ibiltzen ari naiz nire herriko bideetan. Zein ederrak diren mendiak! Hor nabil ametsetan…”. Eta zer amesten duzu? “Txoria naizela, txoria naizela. Amets polit hura, amets polit hura gaur ere nahi nuke sinistu…”. Bakarrik eta libre, bazoaz. Gauez argitzen zaizu bidea, argitzen zelaiak, zuhaitzak, mendiak… Hau ez dago ahazterik. Zuri esker, Manolo, bizitza kantu bat da guretzat.
Miren Amurizak Berrian idatzi ditu hitzok,eta bertakoa da ere haren bizitzaren nondik-norakoak jaso nahi duen artikulua; euskal haur kantagintzari egindako ekarpena eskertu nahi izan zion Bakarrik eta Libre omenaldiak... Atzo joan zitzaigun maisu handia, iritsiko al zaizkio bere kantei esker piztutako ahots alaiak...

2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

LH5 eta LH6 mailakoentzat irakurketa kluba Sanz Enean

Hemen programa

Lagunekin liburuaz hitz eginez gero, gustagarriagoa egiten zaizu...

Ideia hau buruan dutela jarriko da martxan Sanz Eneako Liburutegian, lehenengoz, 10-12 urteko gaztetxoentzako irakurketa kluba. Ibai Ferrera izango da klubeko dinamizatzailea, eta hilabetean behin, zortzi saiotan, hainbat liburu irakurriz gozatu eta haiek aztertzea da helburua, liburuetako istorio horiek elkarbanatzea.


Roald Dhalen urteurrena izanik, haren liburu bat aztertuko date, baina batez ere euskal literaturak emandako lanei eskeini nahi diote tartea, ezezagunagoa izanik, askota euskaraz zer galtzen dugun ez dakigulako.


Urriaren 11an izango da lehen saioa... Zabaldu deia.

2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

Berria sakelean

Zorioneko gaude!!!

Hedabideen erronka teknologikoei eutsi, eta Berriak aplikazio oso, moderno eta bizia kaleratu du, euskarazko informazioaren munduan erreferentziala izan nahi duena. Nazioarteko hedabideen pareko eskaintza teknologikoa jarri du euskaldunon eskura, euskaraz ongi informatuta egotea erraza eta erosoa izan dadin. Berriaren eskaintza informatibo osoa bideratzen du aplikazio berriak, era moderno, aurreratu, erabilgarri eta erakargarrian, eta Berrialagunek aukera bereziak izango dituzte.

Artikulu osatua, Berrian bertan irakurgai.