2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Eskola Hiztun Bila

Gaurko egunez, eta bihar berriz, Ulibarritarrok Leioako Campusean dugu hitzordua. Aurtengo saioen aztergaia: Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen ikastetxearen Hizkuntza Proiektua.

Kezka honek bilduta bertaratuko dira Ines Garcia-Azkoaga eta Leire Diaz de GereƱu, baita Uri Ruiz Bikandi eta Vicent Pascual Granell ere, eta haiekin batean, Hizkuntza Normalkuntzan diharduen lan talde ikaragarria. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuak Hizkuntzen Trataera Bateratuari zein leku egin, Hizkuntzen Trataera Integralari nola heldu, eta Proiektuari berari Euskararen Normalkuntzak zein ekarpen ekar diezazkiokeen aztertu ostean, Eskualdeetako mintegiek datozen hilabeteetan bertan entzundakoen inguruko hausnarketa egin ahal izango dute, erronka potolo horri heldu eta Ikastetxeetako Hizkuntza Proiektuetan gauza dadin urratsak emanaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina