2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

Tribuaren berbak ikastetxeetara

Gazte euskaldunen artean soziolinguistika landu beharraz aspaldi ohartuta, baita kezkatuta ere, Ikastetxeetan eragile desberdin ugari dabil laguntza eskeiniz; izan ere, euskararen ezagutzak gora egiten duen bitartean, erabilerak apurka behera egiten duela ikusita, zerbait egin behar dela zalantzarik ez. 

Urte pare luzea da EITBk Kike Amonarrizen eskutik Tribuaren Berbak ekarri zigula, saio atsegina, batzutan kuriosoa, eta batez ere, baikorra. Euskararen egoeraz hitz egiten hasten garenean, askotan ezkor garela dio berak, eta begirada alaiago batek lagunduko ligukela uste duenez, horixe da bere ekarpena. Jende asko dabil euskararen inguruan lanean, gauza oso desberdinak eginez, baina ezezagun bazaizkigu, ez dira esistitzen, eta hortik jaiotzen dira gure aurreiritzien erdiak. Horregatik du Amonarrizek soziolinguistika etxeetako egongelen epeltasunera helarazteko grina.

Urrats berria egin dute orain, eta Josune Zabala eta IƱaki Zapirainekin batean talde aparta taxutuz, orain arte eskoletara iristeko izan dituzten zailtasunak gainditzen saiatu dira. Konpetentziak oinarri hartuta, erronka komunikatiboei heldu nahi izan diete, orain arteko telebistako 60 saioak 10 unitate didaktikotan bilduta. Bereziki irakasleentzako materiala da hau, baina saio haiek ikusi ez bazenituen, eta gaia gustoko baduzu, hemen duzu kuxkuxeatzeko aukera.

Eskuzabal, www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak estekan utzi digute bere lana, ikasgeletan lantzeko prest. Bejondeizuela!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina